Uztaileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur arratsaldean Getariako udaletxeko pleno aretoan. 19:00etan hasiko da bilkura, eta bertan hainbat jai jorratu eta bozkatuko dituzte.
Gai horien artean, Getariako Gazte Asanbladari Aldamar Parkeko 3. zenbakian dagoen eraikina uztea bozkatuko dute. Gaztetxe berria izango da eraikin hori, eta ekintza sozio-kulturalak egiteko helburuarekin utziko die udalak herritarrei espazioa.
Horrez gain, indarkeria matxistaren aurkako protokoloaz ere hitz egingo dute arratsaldeko saioan. Protokoloaren nondik-norakoak azalduko dituzte, eta, ondoren, puntua bozkatuko dute.
Gainera, Eh Kom eta Getariako Udala Kooperatiba Sozietatearen arteko bazkidetza hitzarmena sinatzea ere bozkatuko dute. Horrez gain, hainbat faktura eta akta onartuko dituzte, eta diru laguntzaren plan estrategikoan aldaketa sartzea ere bozkatuko dute. Halaber, 2025eko kontu orokorrak behin betiko onartu ala ez bozkatuko dute.