Irabazi asmorik gabeko Kalexka erakundeak Argazki Rallya antolatu du Getarian, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Argazkilaritza oinarri gisa hartuta, herriko txoko ezkutu desberdinak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek, taldeka. Datorren ostiralean izango da jarduera, uztailaren 17an. 16:30ean bilduko dira parte hartzaileak Getariako udaletxearen aurrean, eta handik abiatuko dira herriko txoko desberdinetara.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, talde bakoitzeko mugikor bat edukitzea ezinbestekoa izango da argazkiak atera eta jardueran parte hartzeko. Izena emateko azken eguna uztailaren 15a izango da. Horretarako, parte hartu nahi dutenek 688 744 162 telefono zenbakira deitu dezakete, edo Whatsapp mezu bat bidali. Bestela, telmouranga@kalexka.com helbide elektronikora ere mezu bat bidali dezakete.