Martxan dira Iturzaeta eskolako hobekuntza lanak. Obrak zortzi asteko iraupena izango du, eta aurrekontua 157.964,29 eurokoa izango da, BEZa barne.
Aurreikusten diren hobekuntza lanen proiektua Juan Antonio Aranburu Aizpuru arkitekto teknikoak egin du. Hain zuzen ere, eskolako balkoietan hobekuntzak egingo dira, eta fatxada berrituko da. Halaber, bajanteak ere egokituko dira, baita hainbat ate berritu ere. Gainera, eskaileran konponketak egingo dira eta belusaren instalazioa burutuko da.