Bossanova eta samba doinuak entzun ahal izango dira etzi, larunbata, San Prudentzio auzoko plazan, Samba Badago taldearen eskutik. 19:30ean hasiko da kontzertua, hain justu ere.
Hernani (Gipuzkoa), Lasarte (Gipuzkoa) eta Donostiako lau lagunek osatzen dute Samba Badago, eta, besteak beste, gitarra akustikoarekin, zeharkako flautarekin eta perkusiozko instrumentuekin egiten dute musika, ahotsarekin batera.