Artzape Euskaltzaleon Plazak antolatuta, ØDEI raperoa Getarian izango da ostiralean, hilaren 10ean. 21:00etan hasita eskainiko du kontzertua, Bista Onan, eta antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte bertaratzera.
Odei Barroso raperoa, ekoizlea eta bertsolaria da, eta bere bakarkako proiektua da ØDEI. Ibilbide honetan murgildu aurretik, 2ZIO taldeko kidea izan zen hainbat urtez. Egun, trap eta drill estiloak uztartzen ditu oholtza gainean. Terapia diskoa kaleratu zuen 2022an, bere lehen disko luzea, eta pasa den urtean Goizegi hiltzeko proiektua aurkeztu zuen. Disko bakoitzak hamabosna abesti dituzte.