Getariako Bista Ona plaza reggae musikaren topaleku bihurtu zen atzo. Reggaetaria jaialdiaren bosgarren edizioa egin zuten, eta bost talde arduratu ziren ilunabarra reggae doinuekin edertzeaz: Erreugiñak, Bomboclat!, Grompy, Eira, King Konsul eta Revolutionary Brothers taldeek eskaini zituzten kontzertuak Bista Onako oholtzan.
Reggae kulturaren inguruko topagune "irekia eta herrikoia" eskaini nahi dute eskaintzea da musika jaialdiaren helburua, eta bide batez, reggae musikaren zaleei musikaz, giro onaz eta elkarbizitzaz gozatzeko aukera ematea.