Hilaren 16tik 19ra egingo dute Zero Zabor Uretan kanpaina Getarian

Intza Trula 2026ko uztailaren 2a

Mater ontzia, Bilbon, Zero Zabor Uretan kanpainari hasiera eman aurretik. (Oarsoaldeko Hitza)

Mater ontziak gaur hasi du zeharkaldia Bilbon, eta euskal kostaldea zeharkatuko du hilabete honetan, itsasoa zaintzearen garrantzia herritarren artean zabaltzeko. Getariako moilan dagoen bitartean askotariko jarduerak eskainiko dituzte; esaterako, Mater ontzira bisitak, hondakin bilketak eta tailerrak.

Mater ontziak sustatzen duen Zero Zabor Uretan kanpainak geldialdia egingo du aurten ere Getarian: hilaren 16tik 19ra egongo da moilan, hain zuzen. Herrian dagoen denbora horretan, itsaso osasuntsu baten aldeko sentsibilizazio kanpaina egingo du, eta horretarako hainbat jarduera eskainiko dituzte; besteak beste, ontzira bisitak, hondakin bilketak eta tailerrak.

Hondakinik hoberena, sortzen ez dena lelopean, gaur abiatu da Mater ontzia Bilbotik, eta hilabete osoan zehar euskal kostaldeko hainbat herri bisitatuko ditu. Bilbon egongo da larunbatera arte, eta ondoren Portugalete (4tik 7ra), Bermeo (7tik 10era), Ondarroa (10etik 13ra) eta Mutriku (13tik 16ra) zeharkatuko ditu. Mutrikutik iritsiko da Getariara, eta jarraian azken bi geldialdiak egingo ditu:  Hondarribia (19tik 22ra) eta Pasaia (22tik 24ra).

Ondorengoa da Mater ontzia Getarian dagoen bitartean izango den egitaraua:

Uztailak 16, osteguna

  • 19:00-20:00. Itsas Erraldoien Martxa

Uztailak 17, ostirala

  • 11:00-14:00/17:00-20:00. Bisitak Ontzi Museora.
  • 11:00-14:00/17:00-20:00. Itsas Zaindari Gunea.
  • 17:00-19:00. Hondakin Bilketa, Elkanoren monumentua.
  • 22:30-23:30. Zinema Ontzia.

Uztailak 18, larunbata

  • 11:00-14:00. Bisitak Ontzi Museora.
  • 11:00-14:00/17:00-20:00. Itsas Zaindari Gunea.
  • 17:30-19:00. Sormen Birziklatze Tailerra.
  • 19:00-20:30. Zero Zabor Uretan Topaketa.

Uztailak 19, igandea

  • 12:00-16:00. Nabigazioa: Getaria-Hondarribia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide