Bi diru laguntza deialdi argitaratu ditu gaur Getariako Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: hain justu, euskara ikasteko diru laguntza deialdia da bata, eta bidean dauden herrialdeekin lan egiten duten erakundeentzako diru laguntzena da bestea. Biek ala biek herritarren prestakuntza eta nazioarteko lankidetza sustatzea dute helburu, eta 2026ko aurrekontuetatik bideratuko dituzte.
Euskara ikastaroen kasuan, udalak diruz lagunduko ditu 2025-26 ikasturtean euskaltegi edota barnetegi batean euskara ikasi duten herritarrak, eta, gehienez ere, 4.500 euro banatuko ditu eskatzaile guztien artean. Eskaera egiteko hainbat baldintza bete beharko dira; esaterako, beharrezkoa izango izango da 16 urte edo gehiago izatea, Getarian erroldatuta egotea, Habek onartutako zentro batean matrikulatuta egotea eta gutxienez %75eko asistentzia edukitzea eskolan. Ondorengo loturan irakur daitezke baldintza guztiak eta eskaera egiteko jarraitu beharreko pausoak.
Garapen bidean dauden herriekin lan egiten duten talde eta gobernuz kanpoko erakundeei laguntzeko deialdiari dagokionez, 16.500 euroko partida bideratuko du udalak. Hain justu, diru laguntza honen onuradun izateko erakundeek izan beharreko baldintzak GAOn daude zehaztuta, baita aurkeztu beharreko informazio guztia ere. Ondorengo orrialdean aurki daiteke informazio guztia.