Gernikak Manex Aristi getariarra fitxatu du

Ekaitz Etxabe 2026ko ekainaren 29a

Aristi, Lagun Onak taldearekin jokatutako partida batean. (Lagun Onak)

2027ra arte fitxatu du Gernikako futbol taldeak erdilari getariarra. Pasa den denboraldian Lagun Onak taldean jokatu du, eta oso jokalari garratzitsua izan da azpeitiarrentzat.

Bigarren Federazio Mailara egingo du jauzi Manex Aristi futbol jokalariak. 23 urteko erdilariak Gernika taldean jokatuko du 2026-2027 denboraldian. Gernikako taldeak 2021-2022 denboralditik Bigarren Federazio Mailan jokatzen du, eta pasa den denboraldian hamabigarren postuan geratu da ligako sailkapenean.

Pasa den denboraldian Lagun Onak azpeitiarrean jokatu du Aristik. Guztira 33 partida jokatu ditu Azpeitiako taldearekin, eta horietako 31tan hasierako hamaikakoan egon da. Gol bat sartzea ere lortu du getariarrak, eta zinez jokalari garrantzitsua izan da Azpeitiako taldearentzat. Gainera, Bigarren Federazio Mailara igoera fasea jokatu du Aristik Lagun Onak taldearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide