V. Herri Ginkanako izen ematea igandean zabalduko dute

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 24a

II. Herri Ginkana. (Utzitakoa)

Izena emateko epea igande honetan zabalduko dute, eta parte hartzera animatzen direnek uztailaren 19a baino lehenago eman beharko dute izena.

Urtero lez, aurten ere Herri Ginkana egingo dute Getarian. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da, eta jokoak badu data: abuztuaren 1ean egingo dute, larunbatarekin.

Izena emateko epea igande honetan zabalduko dute, eta uztailaren 19ra arte egongo da zabalik. Parte hartu nahi dutenek Turismo Bulegoan bertan eman beharko dute izena, edota kultura@getaria.eus helbidera mezua bidalita.

Zortzi pertsonako taldeak osatu beharko dira, eta izena ematerakoan horien izen-abizenak eta adina zehaztu beharko dira, baita harremanetarako telefono zenbaki bat jarri ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide