Reggaetaria jaialdiaren bosgarren edizioa egingo dute uztailaren 4an, larunbatez, Getarian. Bista Ona reggae musikaren topaleku bihurtuko da egun horretan, eta 19:00etatik aurrera, askotariko reggae kontzertuak jarraitzeko aukera izango dute musika estilo horren zaleek. Erreugiñak, Bomboclat!, Grompy, Eira, King Konsul eta Revolutionary Brothers musikariek eta taldeek eskainiko dituzte kontzertuak Bista Onako oholtzan.
Musika jaialdi horren bidez antolatzaileek reggae kulturaren inguruko topagune "irekia eta herrikoia" eskaini nahi dute eskaintzea da, eta bide batez, musikaz, giro onaz eta elkarbizitzaz gozatzeko aukera eman musika zaleei. Haiek jakinarazi dutenez, gainera, emanaldi guztiak doakoak izango dira.