Elkanoren lehorreratze egunean lanean aritzeko boluntarioak behar dituzte

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 23a

2022ko Elkanoren lehorreratzearen antzezlaneko irudi bat.

Getariako Udalak abuztuaren 7ko antzezpenaren bueltako zeregin hainbatetan aritzeko prest dauden boluntarioak behar ditu. 18 urteko herritarrek parte hartu ahal izango dute harrera, antolaketa nahiz prestaketa lanetan.

Abuztuaren 7an, ostiralez, egingo dute bi urtez behin Getarian gauzatu ohi duten Elkanoren lehorreratzearen antzezpena, eta hitzordu hori behar bezala aurrera eramateko boluntarioak beharko dituztela adierazi du udalak. Aurtengo hitzorduak, gainera, Elkanoren heriotzaren bosgarren mendeurrenarekin egingo du bat. 

Askotariko lanetan aritzeko, 18 urtetik gorako herritarren laguntza beharko du erakundeak: prentsari eta komunikabideen harrera egiteko, gonbidatuak gidatzeko, moilan eta antolakuntzan laguntzeko, ekitaldiko espazioak prestatzeko, informazioa emateko eta egun osoan sortzen diren beharrei erantzuteko. 

Boluntario lanetan aritu nahi dutenek infoturismoa@getaria.eus helbidera mezua idatzi edo 943-14 09 57 telefono zenbakira deitu dezakete. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide