Getariak Gaztetxe berria izango du aurki, lehengo Turismo Bulegoaren egoitzan. Lokala eraberritzen ari dira, eta horregatik, gaur 15:00ak arte autobusak ez dira betiko tokian geldituko, aurrerago baizik, Sahatsaga kalearekin gurutzatzen den puntuan.
Espaloiaren zati bat itxita egongo dela esan du Getariako Udalak, baina Correosera eta Txakolin Elkartera sartzeko aukera bermatuta egongo dela une oro.