Gipuzkoako Aldundiak tarte berri bat eraikiko du Getariako Askizu auzora doan GI-3392 errepideko oinezkoentzako bidean. Gaur egun, San Prudentzio kalearekiko bidegurutzeraino egokitutako tarte bat du bide horrek, baina ez du jarraipenik.
Horregatik, gabezia hori konpontzeko eta ibilbidea segurtasun osoz osatzeko, 120 metroko luzera eta 2 metroko zabalera izango duen oinezkoentzako beste bide-tarte bat egokituko du Aldundiak, eta errepidetik zintarri eta balizen bidez bereiziko da, segurtasun handiagoa bermatzeko asmoz. Lanek lau aste iraungo dute gutxi gorabehera, eta lizitazio-aurrekontua 99.819,17 eurokoa izango da.