Flash musika taldeak festa antolatu du San Anton mendian, 100. kontzertua emateko

Onintza Lete Arrieta

Flash musika taldea.

Bihar arratsaldean emango du kontzertua, Hondartzako Hondakinak eta Kiratxa taldeekin batera. 

Flash musika talde getariarrak 100. kontzertua eskainiko du bihar, eta festa giroan egingo du, San Anton mendian izango baita hitzordua, kontzertu berezia eskaintzeko. 

Flash taldeaz gain, Hondartzako Hondakinak eta Kiratxa taldeek ere emango dute kontzertua. 

18:00etan hasiko da festa, eta doan izango da, herritar guztientzat irekia. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide