Neguan hasi eta udaberrira arte, zortzi talde aritu dira nor baino nor Florenen Oroimenezko XIV. Futbito Txapelketan Getarian. Liga Astillerok irabazi du, eta ondoren, txapelketako finalerdien eta finalen txanda etorri da.
Finalerdiak jokatu dituzte dagoeneko, eta finalera Astillero eta Mayflower taldeak iritsi dira. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida Itxas Etxe eta Marukak jokatuko dute. Kopako finala, berriz, Garoak eta Kasuk.
Ekainaren 6an, larunbat honetan, dira finalak herriko frontoian, 16:00etan hasita. Eguraldi txarra egingo balu, kiroldegian jokatuko lituzkete horiek.
Kopako finala jokatuko dute aurrena, 16:30ean, eta ligako hirugarren eta laugarren postuak zehazteko partida izango da gero, 17:30ean. Ligako finala, azkenik, 18:30ean hasiko da.
Finalerdietako emaitzak:
Garoa 6 - Elkano 4
Kasu 8 - Politena 5
Mayflower 4 - Itxas etxe 2
Astillero 4 - Maruka 3