Getariako Urritza aisialdi taldeak ostiral honetan, maiatzak 1, zabalduko du aurtengo udaleku irekietan parte hartzeko izena emateko epea. Maiatzaren 15era arte apuntatu ahalko da udalekuetan, eta antolatzaileek azpimarratu dute epez kanpoko izen-ematerik ez dutela onartuko.
Online egin daiteke, herrian zehar jarri dituzten karteletan ageri diren QR kodeak eskaneatuta, eta nahiago duenak, Gaztelekuan bertan eman dezake izena.
Udalekuak uztailean izango dira, uztailaren 1ean hasi eta 30era arte. Haurrak bi taldetan banatuko dituzte: HH 3. mailatik LH 5. mailara artekoak, batetik, eta horiek baino gazteagoak, bestetik. Azken horientzat Txiki Txoko udalekua prestatu dute.