Euskal itsas ondareari eta arraunari buruzko hitzaldia eskainiko dute bihar, Zarautz Jauregian

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 15a

Getariako arraunlariak Donostiako portuko arrapalan. (Arnaitz Rubio Aprea)

Getariako Arraun Elkartearen 50. urteurreneko hitzaldi zikloaren barruan, euskal itsas ondarearen azterketa egingo dute bihar Aitor Arregi Elkano jatetxeko sukaldariak, Ibon Gaztañazpi arraunlari ohi eta kazetariak, eta Xabier Alberdi Donostiako Itsas Museoko zuzendariak. Hitzaldia 18:30ean izango da, Zarautz Jauregian.

Getariako Arraun Elkartearen 50. urteurreneko egitarauaren barruan, otsailean abiatutako hitzaldi zikloko bigarren saioa eskainiko dute bihar, ostegunarekin. Hain justu, "euskal itsas ondarearen azterketa eta horrek arraunarengan izan duen eragina aletzeko" elkartuko baitira Aitor Arregi Elkano jatetxeko sukaldari getariarra, Ibon Gaztañazpi arraunlari eta entrenatzaile ohi eta ETBko kazetari oriotarra eta Xabier Alberdi Donostiako Itsas Museoko zuzendari zientifiko zarauztarra. "Itsas kultur ondarearen apasionatuak dira hirurak, eta lotura egingo dugu arraunarekin eta Getariarekin".

Hala, ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da Zarautz Jauregiko Talaia aretoan, eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide