Getariako Udalak antolatuta, Aitatxo, isiltasuneko ahotsak dokumentala emango dute igandean, Iturzaetako aretoan. Ikus-entzunezkoak seme-alaben galeraren dolua azaltzen du aitaren begiradatik. Horretarako, seme-alabaren bat galdu duten lau aiten testigantzak jaso dituzte, eta dokumentalak aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu, bakoitzak egoera honi nola aurre egin dion azalduz.
Gizarteak duen genero begirada apurtuz eta amaren irudia gutxietsi gabe, aitei hitza emanez horrelako egoeren aurrean esperantza mezu bat zabaltzea du helburu dokumentalak.
Proiekzioa arratsaldeko 18:30ean hasiko da, Iturzaetan, eta emanaldiaren ostean solasaldia egingo dute Anakotz Lasarte dokumentalaren sortzaileareakin.