Katrapuna lizitaziora atera du udalak, esleipenerako lehentasun sistema berriarekin

Intza Trula 2026ko apirilaren 2a

Katrapuna kantina. (Getariako Udala)

Eskatzaileen artean, lehentasun handiena izango dute gutxienez hiru hilabetez langabezian daramatzaten pertsonek. Lizitazioaren prezioa 10.000 eurokoa da, eta kantina irekita eduki beharko da 2026ko ekainaren 1etik irailaren 30era.

Getariako Udalak lizitaziora atera du Katrapuna kantina, 2026ko denboraldirako. Gainera, erakundeak jakitera eman du esleipen prozesuan lehentasun sistema bat ezarri duela aurten: eskatzaileen artean, lehentasun handiena izango dute gutxienez hiru hilabetez langabezian daramatzaten pertsonek, hain justu ere.

Oinarriei dagokienez, lizitazioaren prezioa 10.000 eurokoa izango da, eta kantina 2026ko ekainaren 1etik irailaren 30era arte irekita eduki beharko da. Halaber, ustiatzaileek aukera izango dute jarduera azaroaren 2ra arte luzatzeko, eta Getariako Euskal Jai egunean zein asteburu horretan ere zerbitzua eskaintzeko.

Eskaera bi pertsonen artean egin beharko da, eta horretarako azken eguna apirilaren 14a izango da. Hautagai guztien zerrenda osatzean, udalak zozketa bidez esleituko du kantina.

Eskaera orria Getariako Udalaren webgunean dago eskuragarri, eta lizitazioarekin lotutako agiri eta dokumentazio guztia ere bertan topa daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide