Erreportajeak

Mundubira Espazioa, iraganeko eta etorkizuneko bidaiak uztartzeko

Guka Telebista 2026ko martxoaren 9a

Elkanoren mundubirari eskainitako espazioa duela hilabete inguru ireki zuten, eta horri buruzko azalpenak eman ditu Haritz Alberdi Getariako alkateak. Hainbat bisitariren iritzia ere jasotzen du bideoak.

Zazpi urteko lanen ostean, otsailaren 19an erakundeetako ordezkarien aurrean aurkeztu zuten Getariako Zarautz jauregiko Elkanoren mundubirari eskainitako espazioa. Hiru solairuk osatzen duten eremua dagoeneko zabalik dago publiko orokorrarentzat ere, eta horiei buruzko azalpenak eman ditu Haritz Alberdi Getariako alkateak. Haren esanetan, elkarlanean sortutako espazioa izan da, kontakizunen inguruko hausnarketa eskatu duena. Hainbat bisitariren iritzia ere jaso du Gukak. 
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide