Ados klubaren binakako txapelketako bi partida jokatuko dituzte larunbat honetan Getarian, Sahatsaga pilotalekuan. Lehen mailako partidak dira biak, eta berez Lekeition (Bizkaia) ziren jokatzekoak, baina hango frontoiarekin arazoren bat egon da, eta azkenean, Getariak hartuko du emakumezkoen pilota hitzordua.
Partidak 17:00etan hasiko dira, eta sarrerak 5 euroan erosteko aukera egongo da. Nor baino nor, ondorengo pilotariak ariko dira: Barrokal-Perez eta Aranburu-Mendiburu aurreneko partidan, eta Iturriaga-Orbegozo eta Oskoz-Arrastia bigarrenean.