Inauteriak 2026

Getaria irudimenez blai

Intza Trula

Eguraldia kaskarra izanagatik ere, gogotik ospatu zituzten inauteriak atzo Getarian. Besteak beste, erromeria eta mozorro lehiaketa egin zituzten jaiaren barruan.

Zeru beltzari kolorea jartzera atera ziren atzo getariarrak, eta kaleak mozorro koloretsuz bete zituzten. Euria eta hotza izan ziren protagonista nagusiak egun osoan zehar, baina horrek ez zuen beraien festarako gosea itzali.

Eguerdi partean hasi zuten inauterietako festa herrian, Sugarri txarangaren kalejirarekin. Arratsaldean, berriz, mozorro erromeria-festaz gozatu zuten, eta gerriak mugitu zituzten Gauargi taldearekin. Iluntzea heltzen hasi zenean, mozorro lehiaketako sari banaketa egin zuten, eta, ondoren, hasi bezala amaitu zuten eguna: Sugarri txarangarekin.

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide