Inauteriak 2026

Baditu irabazleak Getariako inauterietako kartel lehiaketak

Julene Sorarrain

Artxiboko irudian, getariar batzuk mozorrotuta.

Ekhi Iribar, Xua Olaskoaga, Naiara Azkue, Garazi Manterola eta Leire Lazkano izan dira aurtengo lehiaketako garaileak. Sari banaketa larunbatean egingo dute, inauteri egunean, herriko plazan. 

Beste urte batez, Getariako Udalak inauterietako kartel lehiaketa antolatu du adin guztietako herritarrentzat, eta epaimahaiak dagoeneko erabaki ditu aurtengo garaileak. Aurten guztira 53 lan jaso dituzte, eta, aurkeztu dituzten guztien artean Leire Lazkanok egindakoa iruditu zaio onena epaimahaiari. 

Adin txikikoei dagokienez, Ekhi Iribarren kartela saritu dute 2 eta 5 urte arteko haurren kategorian; Xua Olaskoagarena LH1etik LH3rako ikasleen kategorian; eta, Naiara Azkuerena LH4tik LH6rakoan. 

Epaimahaia Joana Mate Iturzaeta Herri Eskolako ordezkariak, Idoia Neves margolariak Manuel Fernandes margolari eta eskultoreak, eta Ekaitz Esteban Kultura zinegotziak osatu dute. Sari banaketa otsailaren 14an egingo dute, larunbatarekin, 19:30ean, plazan. 

2026ko kartel lehiaketako lan sarituak. (Getariako Udala)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide