Irati Idiakez snowboarderra Munduko Kopako sailkapenaren buruan da

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 25a

Irati Idiakez Austrian lortutako dominarekin. (Utzitakoa)

Denboraldia hasi zenetik, sei domina eskuratu ditu getariarrak Munduko Kopan: bost urrezko eta zilarrezko bat. Azken asteetan podiumeko lehen koxkara igo da, Austrian nahiz Suitzan. Iaz eskuratu zuen Munduko Kopako Kristalezko Globoa eskuratzeko lehian bete-betean dago sartuta.

Irati Idiakez snowboarderrak izugarrizko balentria egin du beste behin. Lau garaipen erdietsi ditu azken asteetan getariarrak Austrian nahiz Suitzan jokatutako snowboard egokituko Munduko Kopako jardunaldietan. Podiumean lekua ondo egina du hark; izan ere, aurreko denboraldian punta-puntan ibili zen Munduko Kopan, eta aurten ere bide bera ari da jorratzen.

Denboraldia hasi zenetik sei domina eskuratu ditu Idiakezek Munduko Kopan: bost urrezko eta zilarrezko bat. Lorpen horiek tarteko, iaz eskuratu zuen Munduko Kopako Kristalezko Globoa eskuratzeko lehian bete-betean dago sartuta getariarra. Izan ere, sailkapenaren buruan da.

Dena den, punta-puntan ibiliagatik, ez da martxoan Milan eta Cortina D'Ampezzon egingo dituzten Paralinpiar Jokoetan izango, Idiakez aritzen den diziplina –besoa falta duten kirolariena– ez baita paralinpikoa gaur-gaurkoz.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide