Haur txikiei masajea ematen ikasteko tailerra antolatu du Getariako Udalak

Onintza Lete Arrieta 2026ko urtarrilaren 9a

Pertsona bat haurtxo bati oin azpian masajea ematen.

Bederatzi hilabete arteko haurren gurasoei zuzendutako tailerra urtarrilaren 21ean emango dute, asteazkenarekin, bi orduz. Doako saioa izango da. 

Haur masajea neurogarapenaren oinarri izenburupean, haurtxoentzat masaje tailerra antolatu du Getariako Udalak urtarrilaren 21erako, asteazkena. 0 eta 9 hilabete arteko haurrentzat eta haien gurasoentzat da bi orduko saioa, 17:00etatik 19:00etara, eta doan izango da, Zarautz jauregian. 

Julene Armendarizek emango du tailerra, eta hainbat alor ikasiko dituzte partaideek: esaterako, nola gerturatu haurraren gorputzera; begiradaren garrantzia; nola lagundu masajearen bidez haurraren tentsioak askatzen; eta guraso eta haurraren arteko binkulu emozionala nola indartu. 

Informazio gehiago eskuratu nahi duenak 634 40 61 58 telefono zenbakira deitu dezake. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide