Hasiberrientzako bertso eskolak emango dituzte Getariako Gaztetxean

Onintza Lete Arrieta

Mikrofono bat.

Ikastaroa doakoa izango da eta irekia edozein herritarrentzat, Getariako Gazte Asanbladak jakinarazi duenez. Datorren astean egingo dute aurreneko saioa. 

Getariako Gazte Asanbladak hasiberrientzat bertso eskolak eskainiko ditu datorren astetik aurrera, Gaztetxean. Azaldu du ikastaroa doakoa dela eta zabalik dagoela interesa duen herritar ororentzat, eta saioak astearte iluntzetan izango direla, zehazki, 20:30ean. 

Parte hartu nahi dutenek, asteartean aurreneko saiora agertu besterik ez dute egin beharko izena emateko. 

Irakasle lanetan herriko bertsolari bat ariko dela ere aurreratu dute: Libe Goenaga izango da saioen gidaria. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide