Bere jaioterrian aurkeztu du Kepa Iribar getariarrak bere azken eleberria, Erleen azken ziztada izenekoa. Atzo arratsaldean egin zuten aurkezpen ekitaldia, Getariako Zarautz Jauregian, eta aretoa bete egin zuten hara hurreratu ziren herrikideek.
Iribarren bigarren eleberria da atzo aurkeztutakoa –2022ko 72 ordu du lehena–, eta bertan nobela beltza, kontakizun historikoa eta drama uztartu ditu.