Aitziber Garmendiaren bakarrizketarako sarrerak, dagoeneko eskuragai

Julene Sorarrain 2025eko azaroaren 4a

Aitziber Garmendia aktore eta umoregilea. (artxibokoa)

Zer da ligatzea XXI. mendean? izenburupean, bakarrizketa eskainiko du aktore eta umoregileak azaroaren 16an, Iturzaeta aretoan. Sarrerak dagoeneko eskuragai dira Turismo Bulegoan, 5 euroren truke.

Artzape Euskaltzaleon Plazak antolatuta, bakarrizketa eskainiko du Aitziber Garmendia aktore eta umoregileak hilaren 16an. Zer da ligatzea XXI. mendean? da saioaren izenburua, eta gai horretaz aritu ziren, hain zuzen ere, Artzape Euskaltzaleon Plazako azken taberna tertulian. Maider Arregi bertsolari eta militante transfeministak dinamizatutako saioan parte hartu zuen Garmendiak eta solasaldian plazaratutako gogoetaren bat edo beste partekatuko ditu bakarrizketan.

Saioa azaroaren 16an, igandearekin, eskainiko du Garmendiak, 18:30ean hasita Iturzaeta aretoan. Sarrerak dagoeneko eskuragai dira Turismo Bulegoan, 5 euroren truke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide