Getariako Udalak aurten ere herritarren iritzia jaso nahi du 2026ko udal aurrekontuak prestatzeko. Era berean, udal gobernuaren asmoen berri emango die herritarrei. Horregatik, alde batetik galdetegi bat prestatu du iritziak biltzeko, eta bestetik, bilera irekiak deitu ditu.
Galdetegiari dagokionez, herritarrek hilaren 12ra arte izango dute iritzia eman eta ekarpenak egiteko aukera, bai online –esteka honetan–, bai udaletxeko harreran esku orria hartuta.
Bilera irekiei dagokienez, berriz, horiek auzoetan egingo ditu udalak; bat Askizun, hango eta San Prudentzioko auzotarrekin, eta bestea Meagan, hango eta Aitzako auzotarrekin. Askizukoa biha, asteazkena, izango da, 20:00etan, Askizuko auzo elkartearen lokalean. Meagakoa, berriz, etzi, ostegunez, egingo dute, hura ere 20:00etan, Meagako auzo elkartean.