Abian da Getariako surf txapelketa

Aitziber Arzallus 2025ko ira. 13a, 12:55

Bazkaltzeko geldialdia egin ostean, arratsaldean jarraituko du lehiak, eta aurreikuspenak betetzera, 18:00ak aldera jokatuko dituzte finalak. Ondoren, parrillada egingo dute hondartzaren parean, eta DJ saioa ere izango da. Goizean jende ugari bertaratu da Gaztetapera, surflariak bertatik bertara ikusteko.

Gaztetape surf elkarteak antolatuta, Getariako surf txapelketa jokatzen ari dira Gaztetape hondartzan. Hainbat kategoriatan banatuta lehiatuko dira parte hartzaileak; Sub 18, Open, Master, Bodyboard eta Longboard modalitateetan, hain zuzen. Horiez gain, gaztetxoentzat Txiki Surf mailako lehia ere antolatu dute.

Antolatzaileak eta parte hartzaileak 09:00ak aldera elkartu dira Gaztetape hondartzan, eta beharrezko azpiegiturak prestatu ostean, txapelketari ekin diote. Jende ugari bertaratu da surflariak animatzera eta lehia bertatik bertara ikustera, eta giro polita sortu da hondartzan eta inguruetan.

Eguerdian bazkaltzeko geldialdia egingo dute eta arratsaldean jarraituko du lehiak. Aurreikuspenak betetzera, 18:00ak aldera jokatuko dituzte finalak. Sari banaketa egin eta gero, parrillada egingo dute eta ondoren DJ saioa izango da dituzte hondartza parean. 

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide