Salbatore jaien barruan, Kuadrilla Eguna da gaur Getarian. Festetako azken egunean marmitako txapelketa egin dute frontoian, eta urtero bezala, parte hartze altua izan du lehiaketak. Goizean goiz ekin diote kozinatzeari: patatak, piperra, tipula, ura, gatza, atuna, olioa... Lehiaketan parte hartu duten sukaldariek erabaki dute zer osagai gehiago jarri lapikoan, eta osagai bakoitza zer unetan eta zenbat denboran jarri sutan ahalik eta jaki goxoena prestatzeko.
Epaimahaiak eguerdian dastatu ditu prestatutako gisatuak, eta haien arabera Omar Ulaciak eta Aitor Iribarrek egin dute jatekorik onena. Horrenbestez, haiek jantzi dute XXVII. Marmitako Lehiaketako txapela.