Getariako Salbatore jaiak

Ziztu bizian jokatu dute XVI. Goitibehera Lehiaketa

Urtzi Oteiza 2025ko abu. 9a, 10:21

Zortzi taldek parte hartu zuten atzo arratsaldean salbatoreen barruko txapelketan, batzuek mozorro eta guzti.

Umorea eta abiadura. Konbinazio horixe izan zuen atzo arratsaldean Salbatore jaien barruan jokatu zen XVI. Goitibehera Txapelketak. Eitzagako bidegurutzetik behera abiatu ziren, banaka, lehiaketako zortzi parte hartzaileak, eta denak iritsi ziren helmugara, bat kenduta.

Mozorrotuta atera ziren batzuk goitibeheran, eta errepide bazterretan kokatutako ikusleek gozatua hartu zuten ikuskizunarekin.

Getariarrek gaur amaituko dituzte festak, Kuadrilla Egunarekin. Hona hemen salbatoreen azken eguneko egitaraua:

  • 10:00. Kuadrillen arteko XXVII. Marmitako Lehiaketa.
  • 12:00. Kaiña-Bi trikitilariak, kalez kale.
  • 13:30. Marmitako lehiaketako irabazleen aukeratzea, Berdura plazan.
  • 14:30. Herri bazkaria, Harritarten.
  • Bazkalostean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Harritarten.
  • 17:00. Ur jolasak, moilan: Kukaña, Slickline eta Waterline.
  • 17:30. Marmitako lehiaketako sari banaketa.
  • 19:30. Kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
  • 21:00. DJ Davila ibiltaria, kalez kale.
  • 22:30. Suzko zezena, plazan eta frontoi inguruan.
  • 23:00. Luhartz taldearekin erromeria, plazan.
  • 00:00. Ikurrinaren jaitsiera Getariako Musika Bandak lagunduta, eta festen amaierako traka.
  • Ondoren, Luhartz plazan.
  • 00:30. DJ Joseba, txosnetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide