Getariako Salbatore jaiak

Festei ekiteko prest dira getariarrak

Onintza Lete Arrieta 2025ko abu. 4a, 15:29

Aurtengo salbatoreetan bi urtetik behin egiten duten konpartsaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. (Onintza Lete Arrieta)

Makina bat ekintza antolatu dituzte udalak eta eragileek bihar goizean hasi eta larunbat gaueko ordu txikietara arte. Txupinazoa eta ikurrinaren igoera bihar gauerdian izango dira, eta saregileek edukiko dute aurten ohore hori.

Hemen dira Salbatore jaiak. Bihar, asteartea, hilak 5 hasi, eta larunbat gaueko ordu txikietara arte, ez da giro izango herriko kaleetan, hamaika ekitaldi antolatu baitituzte aurtengoan ere udalak eta eragileek. Festak Haurren eta Gazteen Egunarekin hasiko dituzte, eta aurtengo berrikuntzetako batek irekiko du jaietako egitaraua: Gaztetxoen arteko I. Izozki Tailerrak. Frontoian izango da hori, 10:00etan. Egun osoko egitarauaren artean, jaietako hiru txupinazoak: haurrek botako dutena 11:30ean, gazteek botako dutena 12:00etan txosnagunean, eta helduena, gauerdian. Txupina botatzearekin batera igoko dute ikurrina, eta ohore hori saregileek izango dute aurtengoan. 

Ohi bezala, aurtengo salbatoreetan ere ez da lehiaketarik faltako, patata tortillena eta marmitakoena egingo baitituzte. Jakiak alde batera utzita, goitibeheren lehiaketa ere izango da festen barruan, baita pilota arloan ere, Emakumezkoen VII. Salbatore Pilota Txapelketako finalak Salbatore Deunaren Egunean jokatuko baitituzte aurtengoan. Goitibeheren txapelketa dela eta, ostiralean, hilak 8, Meagako errepidea itxita egongo da 16:30etik 19:00etara.

Aurtengo beste hitzordu garrantzitsua, zalantzarik gabe, bi urtetik behin egiten duten konpartsarena izango da: Brasilgo inauteriak gaia oinarri hartuta, herritar ugarik eskainiko du dantza saioa herrian zehar 23:00etatik aurrera.

Egitaraua

Bihar, asteartea, Haurren eta Gazteen Eguna

  • 10:00. Gaztetxoen arteko I. Izozki Tailerra, frontoian.
  • 11:00. Paella lehiaketaren hasiera, txosnagunean.
  • 11:30. Haurren txupinazoa, udaletxeko balkoitik.
  • Jarraian, Getariako buruhandiak eta Zarauzko erraldoi txikiak, Gazte Alaiak txistulariekin.
  • 12:00. Joselontxo's txaranga.
  • 12:00. Txupinazoa eta txosnagunearen irekiera, herriko bertsolariekin.
  • 14:30. Gazteen herri bazkaria, Harritarten.
  • Bazkalostean, Gazte Egunaren 10. urteurreneko argazkia.
  • Jarraian, txosnagunetik abiatuta, kuadrillen arteko jolasak kalez kale, Heriotzaren karrotxarangak lagunduta.
  • Tartean, IV. Kaña Karrera, Artzapen.
  • 15:30-19:30. Ha(ur) parkea, frontoian, plazan eta Berdura plazan.
  • 19:30. Elektrotxufla elektrotxaranga, Katrapunatik abiatuta.
  • 22:00. Kontzertuak txosnagunean: Debrass Band, Bad Sound System, Eztanda.
  • 22:30. Suzko zezena, plazan eta frontoi inguruan.
  • 23:00. Laket taldearekin erromeria, plazan.
  • 00:00. Ikurrinaren goratzea eta txupinazoa, herriko abesbatzak eta musika bandak lagunduta.
  • Jarraian, Laket taldearekin erromeria, plazan.

Etzi, asteazkena, Salbatore Deunaren Eguna

  • 07:00. Gaupaseroen argazkia, Malkorben. 
  • 09:30. Getariako Musika Bandaren diana.
  • 11:00. Meza nagusia, Getariako Abesbatzarekin.
  • 12:30. Alkatearen ohorezko aurreskua, udaletxe aurrean.
  • 12:45. Getariako Musika Bandaren kontzertua, Harritarten.
  • 18:00. Guztiok, Plazara! Pontx pailazoaren ikuskizuna, plazan.
  • 18:30. Eskuz binakako emakumezkoen VII. Salbatore Pilota Txapelketa, finalak, frontoian, Gure Txeruk antolatuta.
  • 19:30. Broken Brothers Brass Band, kalez kale.
  • 23:00. Getariako konpartsa moilatik hasita: Brasilgo inauteriak!
  • Ondoren, txosnagunean musika.

Abuztuak 7, osteguna, Salbatore bigarrena

  • 09:30. Gazte Alaiak txistularien diana.
  • 11:00. XI. Patata Tortilla Lehiaketa (14-18 urte).
  • 12:00. Eusko Label hegaluzea parrillan sagardoa eta garagardoarekin dastatzeko aukera, trikitilari eta Enbilen Pepitak pandero joleen laguntzarekin.
  • 13:00. Patata Tortilla Lehiaketako epaimahaia eta sari banaketa.
  • 13:00. Txikiteo animatua, kalez kale.
  • 17:00. Gure Txeru haur danborrada. Ibilbidea: Balenciaga-Herrerieta-Elkano-Artzape-Txeru aurrea-Plaza.
  • 19:00. Getariako buruhandiak eta Pasaiko erraldoiak kalez kale, plazatik abiatuta.
  • 20:00. Elektrotxorongo elektrotxaranga, Katrapunatik abiatuta.
  • 22:00. Kontzertuak, frontoian: GZR, Chuleria Joder eta Leihotikan.
  • Jarraian, DJ Proyecto X getariarrak, txosnetan.

Abuztuak 8, ostirala, Salbatore hirugarrena

  • Goizean goiz hasita: Eusko Labeldun txahala erretzen hastea, plazan. Arratsaldean pintxoak jan ahal izango dira.
  • 10:00. Bizi Jolas, euskal jolasak eta tailerrak, frontoian eta plazan.
  • 12:30. Bertso saioa, Harritarten:  Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Igor Elortza eta Jon Maia. Maite Berriozabal gai-jartzaile lanetan.
  • 13:30. Goitibeheren erakustaldia, plazan.
  • 17:00. XVI. Goitibehera Jaitsiera.
  • Jarraian, amaitzean, goitibeheren sari banaketa, Merkeko plazan.
  • 18:00. Eusko Label txahal haragi pintxoak dastatzeko aukera, plazan.
  • 19:00. Los Tenampas mariatxien kontzertua, frontoian.
  • 21:00. Herri afaria, txosnagunean, Euskal Parrillaren eskutik.
  • Jarraian, mozorro gaua eta mojitoen gaua. Gaia: euskal pertsonaia famatuak.
  • Afariaren ostean, Itzal taldearekin erromeria, txosnagunean.
  • 22:00. Disko Arima, plazan.

Abuztuak 9, larunbata, Kuadrillen Eguna

  • 10:00. Kuadrillen arteko XXVII. Marmitako Lehiaketa.
  • 12:00. Kaiña-Bi trikitilariak, kalez kale.
  • 13:30. Marmitako lehiaketako irabazleen aukeratzea, Berdura plazan.
  • 14:30. Herri bazkaria, Harritarten.
  • Bazkalostean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Harritarten.
  • 17:00. Ur jolasak, moilan: Kukaña, Slickline eta Waterline.
  • 17:30. Marmitako lehiaketako sari banaketa.
  • 19:30. Kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
  • 21:00. DJ Davila ibiltaria, kalez kale.
  • 22:30. Suzko zezena, plazan eta frontoi inguruan.
  • 23:00. Luhartz taldearekin erromeria, plazan.
  • 00:00. Ikurrinaren jaitsiera Getariako Musika Bandak lagunduta, eta festen amaierako traka.
  • Ondoren, Luhartz plazan.
  • 00:30. DJ Joseba, txosnetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide