Getariako Salbatore jaiak

Apar festa eta ur jolasak, Salbatore jaien atarian

Julene Sorarrain 2025ko abu. 2a, 17:15

Datorren asteburuan lehertuko da herriko festen txupina. Hala eta guztiz ere, motorrak berotzeko hainbat jarduera egingo dituzte getariarrek asteburu honetan ere. Haurren binakako esku pilota txapelketako finalak jokatu dituzte goizean; arratsaldeko partean, aldiz, IV. Herri Ginkanako probak egiten arituko dira.

Abuztua heltzearekin batera helduko dira Salbatore jaiak Getariara, eta dagoeneko ezagutarazi dute egun horietarako egitaraua. Azken urtean egin bezala, abuztuaren 5etik 9ra bitarte ospatuko dituzte salbatoreak; hala eta guztiz ere, asteburu honetan motorrak berotzeko zenbait jarduera ere egingo dituzte. Atzo gauean Cristobal Balenciaga museoko erakusketak ikusteko aukera izan zuten herritarrek, Luke Armstrongen zuzeneko musikarekin girotuta.

Gaur goizean, aldiz, haurren binakako esku pilota txapelketako finalak jokatu dituzte frontoian. Benjaminetan Iturriotz-Segurola bikotea gailendu da, 16-14 emaitzarekin, Lopetegi-Larrañaga bikotearen aurka; alebinen txandan, Arandia-Gornaga bikoteak irabazi du Juaristi-Mendizabalen aurka, 16-7 emaitzarekin; eta azkenik, infantilen kategorian, Lizarralde-Egiguren bikotea nagusitu da, 18-9 emaitzarekin, Arsuaga-Peñagarikano bikotaren aurka. 

Arratsaldean, IV. Herri Ginkanaren txanda izango da. Guztira 24 taldek eman dute izena aurtengo edizioan, eta 15:00etan hasita, herriko hainbat eremutan banatu dira mota askotako probak egiteko. Besteak beste, ur jolasez, kirol probez eta apar festaz gozatuko dute txikienek nahiz helduek iluntzera arte. 

Hona hemen datozen egunetako egitaraua:

Abuztuak 5, asteartea, Haurren eta Gazteen Eguna

  • 10:00. Gaztetxoen arteko I. Izozki Tailerra, frontoian. Uztailaren 29a izango da izena emateko azken eguna.
  • 11:00. Paella lehiaketaren hasiera, txosnagunean.
  • 11:30. Haurren txupinazoa, udaletxeko balkoitik.
  • Jarraian, Getariako buruhandiak eta Zarauzko erraldoi txikiak, Gazte Alaiak txistulariekin.
  • 12:00. Joselontxo's txaranga.
  • 12:00. Txupinazoa eta txosnagunearen irekiera, herriko bertsolariekin.
  • 14:30. Gazteen herri bazkaria, Harritarten.
  • Bazkalostean, Gazte Egunaren 10. urteurreneko argazkia.
  • Jarraian, txosnagunetik abiatuta, kuadrillen arteko jolasak kalez kale, Heriotzaren karrotxarangak lagunduta.
  • Tartean, IV. Kaña Karrera, Artzapen.
  • 15:30-19:30. Ha(ur) parkea, frontoian, plazan eta Berdura plazan.
  • 19:30. Elektrotxufla elektrotxaranga, Katrapunatik abiatuta.
  • 22:00. Kontzertuak txosnagunean: Debrass Band, Bad Sound System, Eztanda.
  • 22:30. Suzko zezena, plazan eta frontoi inguruan.
  • 23:00. Laket erromeria, plazan.
  • 00:00. Ikurrinaren goratzea eta txupinazoa, herriko abesbatzak eta musika bandak lagunduta.
  • Jarraian, Laket erromeria, plazan.

Abuztuak 6, asteazkena, Salbatore Deunaren Eguna

  • 07:00. Gaupaseroen argazkia, Malkorben.
  • 09:30. Getariako Musika Bandaren diana.
  • 11:00. Meza nagusia, Getariako Abesbatzarekin.
  • 12:30. Alkatearen ohorezko aurreskua, udaletxe aurrean.
  • 12:45. Getariako Musika Bandaren kontzertua, Harritarten.
  • 18:00. Guztiok, Plazara! Pontx Pailazoaren ikuskizuna, plazan.
  • 18:30. Eskuz binakako emakumezkoen VII. Salbatore Pilota Txapelketa, finalak, frontoian, Gure Txeruk antolatuta.
  • 19:30. Broken Brothers Brass Band, kalez kale.
  • 23:00. Getariako konpartsa moilatik hasita: Brasilgo inauteriak!
  • Ondoren, txosnagunean musika.

Abuztuak 7, osteguna, Salbatore bigarrena

  • 09:30. Gazte Alaiak txistularien diana.
  • 11:00. XI. Patata Tortilla Lehiaketa (14-18 urte). Izena emateko azken eguna uztailaren 29a izango da.
  • 12:00. Eusko Label hegaluzea parrilan sagardoa eta garagardoarekin dastatzeko aukera, trikitilari eta Enbilen Pepitak pandero joleen laguntzarekin.
  • 13:00. Patata Tortilla Lehiaketako epaimahaia eta sari banaketa.
  • 13:00. Txikiteo animatua, kalez kale.
  • 17:00. Gure Txeru haur danborrada. Ibilbidea: Balenciaga-Herrerieta-Elkano-Artzape-Txeru aurrea-Plaza.
  • 19:00. Getariako buruhandiak eta Pasaiko erraldoiak kalez kale, plazatik abiatuta.
  • 20:00. Elektrotxorongo elektrotxaranga, Katrapunatik abiatuta.
  • 22:00. Kontzertuak, frontoian: GZR, Chuleria Joder eta Leihotikan.
  • Jarraian, DJ Proyecto X getariarrak, txosnetan.

Abuztuak 8, ostirala, Salbatore hirugarrena

  • Goizean goiz hasita: Eusko Labeldun txahala erretzen hastea, plazan. Arratsaldean pintxoak jan ahal izango dira.
  • 10:00. Bizi Jolas, euskal jolasak eta tailerrak, frontoian eta plazan.
  • 12:30. Bertso saioa, Harritarten. Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Igor Elortza eta Jon Maia. Maite Berriozabal gai-jartzaile lanetan.
  • 13:30. Goitibeheren erakustaldia, plazan.
  • 17:00. XVI. Goitibehera Jaitsiera.
  • Jarraian, amaitzean, goitibeheren sari banaketa, Merkeko plazan.
  • 18:00. Eusko Label txahal haragi pintxoak dastatzeko aukera, plazan.
  • 19:00. Los Tenampas mariatxien kontzertua, frontoian.
  • 21:00. Herri afaria, txosnagunean, Euskal Parrillaren eskutik.
  • Jarraian, mozorro gaua eta mojitoen gaua. Gaia: euskal pertsonaia famatuak.
  • Afariaren ostean, Itzal erromeria, txosnagunean.
  • 22:00. Disko Arima, plazan.

Abuztuak 9, larunbata, Kuadrillen Eguna

  • 10:00. Kuadrillen arteko XXVII. Marmitako Lehiaketa.
  • 12:00. Kaiña-Bi trikitilariak, kalez kale.
  • 13:30. Marmitako lehiaketako irabazleen aukeratzea, Berdura plazan.
  • 14:30. Herri bazkaria, Harritarten.
  • Bazkalostean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Harritarten.
  • 17:00. Ur jolasak, moilan: Kukaña, Slickline eta Waterline.
  • 17:30. Marmitako lehiaketako sari banaketa.
  • 19:30. Kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
  • 21:00. DJ Davila ibiltaria, kalez kale.
  • 22:30. Suzko zezena, plazan eta frontoi inguruan.
  • 23:00. Luhartz taldearekin erromeria, plazan.
  • 00:00. Ikurrinaren jaitsiera Getariako Musika Bandak lagunduta, eta festen amaierako traka.
  • Ondoren, Luhartz plazan.
  • 00:30. DJ Joseba, txosnetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide