Getariako Salbatore jaiak

Laster zabalduko dituzte izena emateko epeak salbatoreetako txapelketa eta tailerretarako

Onintza Lete Arrieta 2025ko uzt. 10a, 08:00

Getariako Salbatore Jaietako Patata Tortilla Lehiaketa. (Utzitakoa)

Aurten, marmitako txapelketa eta patata tortilla txapelketaz gain, herriko gaztetxoentzat izozki tailerra egingo dute lehenengo aldiz.

Abuztu hasieran ekingo diete Salbatore jaiei Getarian, eta udalak aurreratu du noizko eman behar den izena jaietako txapelketetan parte hartu ahal izateko. Hala, datorren asteartetik aurrera, uztailak 15, eman ahalko da izena, udaletxean, abuztuaren 9ko marmitako txapelketan. Hilaren 23ra arte egongo da epea zabalik. Patata tortilla txapelketa, berriz, abuztuaren 7an egingo da, eta parte hartzeko, uztailaren 21etik 29ra eman beharko da izena, Turismo Bulegoan. Txapelketa hori 14-18 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta horiek binaka parte hartu beharko dute.

Azkenik, aurreneko aldiz izozki tailerra egingo dute LH 4 -DBH 1 artekoentzat. Abuztuaren 5ean izango da tailerra, eta horiek ere izena Turismo Bulegoan eman beharko dute uztailaren 21etik 29ra bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide