Abian da getariarrek abuztuaren 2an egingo duten Herri Ginkanarako izen-ematea

Aiora Arriola 2025ko uzt. 4a, 11:01

Badator berriz ere Herri Ginkana Getarira, eta izen-ematea uztailaren 20ra arte egongo da zabalik.

Aurtengo Herri Ginkana martxan dute Getarian: abuztuaren 2an egingo da, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Altxerrian hasi eta herriko hainbat txokotan zehar egingo dituzte askotariko probak. Aurten, gainera, ezusteko berriak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.

Zortzi pertsonako taldeak osatu beharko dira izena eman ahal izateko, eta lau kategoria desberdineko taldeak egin daitezke: helduez osatutakoa, gazteez osatutakoa, haurrez osatutakoa edo haur eta helduez osatutakoa.

Izena emateko Turismo Bulegora joan behar da (Zarautz Jauregia) edo kultura@getaria.eus helbidera mezua bidali behar da taldekideen datuekin (izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefonoa).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide