San Joan bezpera 2025

Suaren bueltan ospatu dituzte Balentziaga kaleko festak

Maria Maya Manterola 2025ko eka. 24a, 09:00

Getarian ere sua piztu dute San Joan bezperan. Atzoko jai giroari jarraipena emango diote gaur, egun osoko egitaraua prest baitute Cristobal Balentziaga kaleko festak ospatzeko.

Euskal Herriko toki gehienetan bezalaxe, sua piztu dute Getarian ere San Joan bezperan. Cristobal Balentziaga kaleko festak ere badira, eta sua piztu aurretik ere izan zuten jai giroaz gozatzeko beta atzokoan. Batik bat, haurrek: buruhandiak eta txokolatada izan zituzten arratsalde partean. Gero, hirugihar pintxoak eskaini zizkieten bertaratutakoei kale horretan ezarritako txosnan, eta 22:30ak aldera piztu zuten sua, Gure Txeruko dantzarien laguntzaz.

Gaur ere egun osoko egitaraua izango dute auzotarrek kaleko festez gozatzeko. Eguerdian, txistorra mokadutxoak banatuko dituzte. Arratsaldean jarraituko du festak: 17:30ean horma irudia margotuko dute, eta 19:30ean, bertso saioa izango da, Felix Zubia, Danel Olano eta Amets Aizpuruarekin. Afari herrikoia egingo dute jarraian –sardinak eta postrea eskainiko dizkiete afaritarako auzotarrei–, eta afalostean jai giroa luzatu nahi duenarentzat ere izango da aukera. Lorentxorekin eta Atxunekin festa izango da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide