Abian da Euskaraldia, eta larunbatean, esaterako, festa giroko hitzordua izan zuten Getarian: kalejira egin zuten, gitarra doinuen laguntzarekin. Horretarako, Zarauzko Arranoko gitarra taldekoen laguntza eduki zuten. Giro aparta jarri zuten horiek herriko alde zaharrean.
Hilaren 15ean hasi zen Euskaraldia, eta igande honetara arte iraungo du euskararen erabilera bultzatzea helburu duen egitasmoak. Horregatik, Getariako Euskaraldiko taldeak herritarrak animatu ditu etxeetako balkoiak Euskaraldiaren banderekin apaintzera. Horiek Turismo Bulegoan daude salgai, bost euroan. Ahobizi eta belarriprest txapak ere hantxe har ditzakete herritarrek.
(Argazkiak: Getariako Euskaraldiko lantaldea)