Getariako Udalak eta Euskaraldiko batzordeak elkarlanean, TopaHika hika-garagardo saioa antolatu dute maiatzaren 9rako. Arratsaldeko 19:00etan emango die hasiera festari, eta herritar guztiei zuzendutako egitarau oparoa prestatu dute.
Egitaraua
- 19:00-19:30. Ba al dakin/k nola egiten den garagardoa?
- 19:30-20:00. Hikadromoa.
- 20:00-21:00. Garagardo eta pintxo-potea Photocall-arekin batera.
Ekintzan parte hartzeko, ordea, beharrezkoa da aurretik Euskaraldian izena ematea, eta herritarrek maiatzaren 5era arte izango dute horretarako aukera. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, 688 64 01 72 zenbakira deitu edota getaria@euskaraldia.eus helbidera idatzi daiteke.