Euskaraldia 2025

Euskaraldiko txapa banaketarekin hasiko dira datorren astean Getarian

Julene Sorarrain

Euskaraldiko txapak.

Maiatzaren 2tik 10era bitartean banatuko dituzte txapak Kale Nagusian eta herriko plazan. 

Euskaraldiaren laugarren edizioa ospatuko da maiatzaren 15etik 25era bitartean, eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea. Horretarako, herritarrek Euskaraldiaren webgunean sartuta eman dezakete izena. Hori ez ezik, getariarrek Euskaraldiko txapak jasotzeko aukera izango dute datorren astetik aurrera. 

Hona hemen txapa banaketaren egutegia:

  • Maiatzak 2, ostirala, 18:30etik 20:00etara, Kale Nagusian.
  • Maiatzak 3, larunbata, 12:00etatik 13:30era, plazan.
  • Maiatzak 9, ostirala, 18:30etik 20:00etara, plazan.
  • Maiatzak 10, larunbata, 12:00etatik 13:30era, plazan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide