Getariako Zarautz jauregiaren birgaitzea tarteko, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Vaumm arkitektura taldea saritu du. Birgaitze Onenaren saria jaso du zaharberritzeaz arduratu den enpresak, esku hartzean izandako "sentsibilitateagatik eta zehaztasunagatik".
Epaimahaiak azaldu duenez, Vaumm-ek proiektu zehatza eta ausarta gauzatu du, kontzeptu eta material argi duna. Gainera, jauregia kultur ekipamendu berri bihutzeko proiektuak "errespetu osoz" heldu dio eraikinaren historiari, eta erabilera berria "esentzia" galdu geba eman diote hari.
Orotara, 456 proiektu proposamen aurkeztu dituzte aurtengoan sarietara. Horiek arkitekturari, eraikuntzari, hirigintzari, hiri antolaketari, paisaiari, dibulgazioari eta interiorismoari lotutako lanak izan dira, eta epamahaiak Zarautz jauregia hautatu du sarituen artean.
Eraberritze lanak amaituta, joan zen azaroaren hondarrean ireki zuten Zarautz jauregia. Turismo Bulegoa, Elkanoren mundu birari buruzko interpretazio zentroa eta balio anitzeko hainbat eremu ditu barnean jauregiak.