Irati Idiakez snowboarder getariarrak balentriak pilatzen jarraitzen du. Igande iluntzean munduko txapeldun titulua lortu zuen snowboard egokituko Munduko Txapelketan. Hain zuzen ere, urrezko domina eskuratu zuen snowboard cross modalitatean.
Halaber, zilarrezko domina bat ere lortu du Munduko Txapelketan; hain zuzen ere, banked slalom modalitatean egin zuen bigarren joan zen astean. Beraz, Kanadatik bi dominarekin itzuli da getariarra Vielhara –denboraldia han egiten du–.
Munduko Txapelketara joaterako, baina beste lorpen bat ere egina zuen Idiakezek. Munduko Kopan kristalezko globoa irabazi zuen otsailean.