Getarian festa giroan ospatu dute Emakumeen Nazioarteko Eguna

Onintza Lete Arrieta 2025ko mar. 9a, 07:48

Atzoko bertso poteoaren une bat. (Getariako Udala)

Iluntzea iristearekin batera hasi zituzten Martxoaren 8ko ekitaldiak. Bertso poteoa egin zuten aurrena, afaria gero, eta eguna amaitzeko, zuzeneko musika izan zuten.

Getarian ez zen manifestaziorik nahiz elkarretaratzerik izan atzo, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Egunez. Hori bai, ospatu zuten egutegiko data seinalatua. Iluntzerako zituzten prestatuta ekintzak Getariako Ahalduntze Taldeak.

Hala, 19:00etan bertso poteoari ekin zioten tabernaz taberna, eta han aritu ziren kantuan Libe Goenaga, Eli Pagola eta Uxue Alkorta bertsolariak. 21:30ean, berriz, herri afarian elkartu ziren natxoak, paella eta euskal pastela dastatzeko

Eta, egunari amaiera emateko, Esther Sound Sister DJa aritu zen musika jartzen.

Ohi bezala,plazan zen hitzordua atzokoan ere. (Getariako Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide