Getariako idazleen egonaldian idatzitako liburua aurkeztuko du Iñigo Martinezek

Julene Sorarrain 2025eko martxoaren 3a

Iñigo Martinez idazle gasteiztarra. (utzitakoa)

Garaiaren ideologiaren kontra, ezinezkoaren balio existentziala aldarrikatzen duen saiakera idazten aritu da idazle gasteiztarra. Martxoaren 6an, ostegunarekin, aurkeztuko du lana Zarautz jauregian.

Getariako Udalak 2023an jarri zuen martxan idazleek herriko ostatuetan sormen egonaldiak egiteko egitasmoa, eta hiru idazlek izan zuten horretarako aukera: Olatz Mitxelenak, Iñigo Martinezek eta Oihane Zuberoak.

Martinezi dagokionez, iazko martxoaren 10etik 15era bitartean egin zuen egonaldia, eta bertan Ezinezkoaren balioa: Bizitzaren hutsuneen inguruan bueltaka lana garatzeko aukera izan zuen. Garaiaren ideologiaren kontra, ezinezkoaren balio existentziala aldarrikatzen duen saiakera idazten aritu da gasteiztarra. Urte bat igaro ondoren, ostegun honetan aurkeztuko du egonaldi hartako fruitua, 18:30ean hasita, Zarautz jauregian.

Aurtengo edizioa

Aurtengo edizioan, aldiz, Jon Artanok, Miren Agur Meabek eta Garazi Arrulak egingo dute egonaldia Getariako ostatu banatan. Ekaitz Esteban Kultura zinegotziak azaldu du hiru idazleen lanak "sormen prozesuan" daudela, eta proiektuak aurkeztu dituzten guztiei "lagina" eskatu diela epaimahaiak aurten, "kalitateaz gain, lana aurreratuta izateari ere balioa eman nahi izan zaiolako".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide