Inauteriak 2025

Musikaz lagunduta eta jai giroan ospatu dituzte inauteriak Getarian

Maria Maya Manterola

Txurru DJak girotu zuen zapatu arratsaldea Herriko plazan. Haur, gazte zein heldu, herritar ugari gerturatu zen festara, eta bertan hautatu zituzten banakako eta taldekako karnabaleruenak.

Getarian ere jai giro ederra izan da asteburuan inauterien bueltan. Atzo, larunbatarekin egin zituzten ospakizun nagusiak: eguerdian Sugarri txarangaren kalejira aritu zen kalez kale, eta arratsaldean, 16:30etik aurrera, plazan elkartu ziren, Txurru DJaren laguntzaz mozorro festari ekiteko. Bertan hautatu zituzten banakako eta taldekako karnabaleruenak. Eguna hasi bezala, amaiera emateko, Sugarri txarangak emanaldia eskaini zuen kalean.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide