Kepa Errastiren bakarrizketarako sarrera gehiago jarri dituzte salgai

Julene Sorarrain 2025eko otsailaren 20a

Kepa Errasti aktore eta gidoilaria. (Ttap)

Duela egun batzuk agortu ziren emanaldirako sarrerak, baina Artzape Euskaltzaleon Plazak "espazioa berrantolatu" du, eta 25 eserleku gehiagorentzako lekua egongo da.

Duela pare bat egun agortu ziren Kepa Errastiren bakarrizketarako sarrerak, eta horren harira, Artzape Euskaltzaleon Plazak espazioa berrantolatzea erabaki du, 25 eserleku gehiagorentzako lekua eginez. Gaurtik aurrera erosi ahalko dira sarrera horiek, bost euroan, Getariako turismo bulegoan.

Bakarrizketa igande honetan eskainiko du Errastik, 18:30ean hasita, Zarautz Jauregian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide