Zarauzko plaieroak jokatu dituzte Gaztetape hondartzan "giro ezin hobean"

Julene Sorarrain 2025ko ots. 17a, 10:52

Larunbatean jokatu zuten norgehiagoka Getariako hondartzan, eta bertan izan ziren Balearri-Astillero eta Asergroup taldetako jokalariak, eguraldia lagun zutela, herritarren eta jarraitzaileen babesa jasotzen. Emaitzari dagokionez, Getariako taldeak lortu zuen garaipena, 3-1 emaitza eskuratuz.

Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketako bederatzigarren jardunaldia berezia izan omen zen, izan ere, partidetako bat Getariako Gaztetape hondartzan jokatu zuten lehendabizikoz. Larunbatean izan zen norgehiagoka eta bertan izan ziren Balearri-Astillero eta Asergroup taldetako jokalariak, eguraldia lagun zutela, herritarren eta jarraitzaileen babesa jasotzen.

Emaitzari dagokionez, Getariako taldeak lortu zuen garaipena, 3-1 emaitza eskuratuz. Hala eta guztiz ere, Zarauzko jokalariek aurrenekoz Getariara etorri eta "tratu bikaina" jaso zutela jakinarazi dute. "Bazkari eta hirugarren denbora ezin hobe batekin" eman zieten amaiera egunari.

Argazkiak: Artzape.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide