Giro politarekin jokatu dute gaur goiz-eguerdi partean VIII. Pala Txapelketa Mistoa Getarian, herriko frontoian. 11 bikotek eman dute izena Gazte Asanbladak antolatutako kirol lehian, eta bi ligaxkatan banatuta aritu dira pilotan. Talde bakoitzean, denek denen kontra jokatu dituzte partidak.
Aurreneko ligan Irati eta Jon gelditu dira aurrenak bost partida irabazita, eta bigarren, berriz, Nerea eta Joseba, lau partida irabazita. Beste taldean, Haizea eta Aratz izan dira garaile eta bigarren, berriz, Leyre eta Ioseba. Horiek elkarren kontra aritu dira, eta finalera Haizea eta Aratz eta Leyre eta Ioseba iritsi dira. 6-18 emaitzarekin gailendu dira azken horiek. Hala, Leyre Paredes eta Ioseba Esnal dira aurtengo edizioko irabazleak.
Sariak banatu ondoren, elkarrekin mokadua hartzen gelditu dira: salda, haragia, saiheskia, txorixo egosia... prestatu dituzte partaideentzat eta ikusleentzat, eta edariak ere banatu dituzte.
(Argazkiak: Onintza Lete eta Getariako Gazte Asanblada)