Bihar emango diote hasiera futbitoko aurtengo Floren Memorialari. Aurtengoarekin hamahiru edizio beteko ditu Getarian jokatu eta Gure Txeruk antolatzen duen futbito txapelketak eta bertan bederatzi talde arituko dira txapelaren bila. Bihar, ostiralez, eta igandean jokatuko dute txapelketako lehen jardunaldia. Ostiraleko partidak gauez jokatuko dituzte; igandekoak, berriz, arratsalde partean. Partidak frontoian jokatuko dituzte. Eguraldi txarra egingo balu, kiroldegira lekualdatuko lituzkete.
Honakoak dira datorren asteburuan jokatuko dituzten partidak:
Otsailak 14, ostirala
- 22:00. Izarri – Politena.
- 23:00. Astillero – Kaia Kaipe.
Otsailak 16, igandea
- 18:00. Elkano – Galsen.
- 19:00. Itxas Etxe – Maruka